geocaching

Estadu mailako geocaching jokalariak batuko dira Arantzazun astegoienean

Asier Abrisketa 2025ko urr. 2a, 10:49

GCTalks 2025 jardunaldietan 320 taldetik gorak hartuko dabe parte, GPS bidezko altxorraren bila jolastu eta berbaldietan esperientziak konpartidu eta jolasaren gaineko etorkizunaren gainean hausnartuteko.

Urri bigarrenaren 3tik 5era, barikutik domekara, estadu mailako GCTalks 2025 jardunaldiak ospatuko dira Arantzazun. Geocaching GPS bidezko altxorraren bila jolasaren antzeko jarduerea da eta honen inguruko jolas, berbaldi eta erakusketak egingo dira astegoienean zehar. Parte hartzeako izena emon behar da geocaching.com webgunean, ekintza guztiak doban diran arren.

Egitaraua

Urri bigarrenak 3, barikua

  • 19:00etatik 21:00etara, ondo-etorri boltsak eta kredenzialak jaso.
  • 19:00etatik 21:00etara, Maze erakustaldiaren irekiera.
  • 21:00etan, geocaching-aren 25 urteurreneko kontzertua: Priscilla Band.

Urri bigarrenak 4, zapatua

  • 10:00etatik 12:00etara, ondo-etorri boltsak eta kredenzialak jaso.
  • 10:00etatik 11:00etara, berbaldia: Zelan antolatu geocoaching jarduera bat?
  • 12:00etan, berbaldia: Zer demontre dira geoerronkak?
  • 12:00etatik 14:00etara, Maze erakustaldiaren irekiera.
  • 14:00etan, geocach-larien bazkaria herriko plazan.
  • 16:00etatik 17:30era, Comikaching podcast-aren grabaketea.
  • 18:00etatik 19:30era, galderak eta erantzunak zure ikuskatzaileagaz.
  • 21:00etan, afaria, queimada eta musikea.

Urri bigarrenak 5, domekea

  • 10:00etatik 12:00etara, geocoach-larien arteko herri kirolak. Woodcoins trukea.
  • 12:00etatik 14:00etara, Maze erakustaldiaren irekiera.
  • 12:30etik 14:00etara, bertoko produktuen dastaketea.
  • 14:00etan, bazkaria, amaierea eta sari banaketea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!