jaiak

Gaur emongo jakie hasikerea Arantzazuko Jaiei

Asier Abrisketa 2025ko eka. 26a, 11:24

Rebel Noise taldea bariku gauean igongo da Arantzazuko plazako oholtzara.

Txupina eta kontzertu nagusiak bihar izango diran arren, herritarrentzako kopaua, Arratiako Musika Eskolako kontzertuak eta pintxo-potea egongo dira gaur.

Diman bakarrik ez, Arantzazun be ospatuten dira sanpedroak eta txupina bihar, hilak 27, botako daben arren, gaur hasiko da herria jaietarako berotuten. Holan, lau eguneko jaiei ekingo deutsie gaurtik aurrera. Musikea, txapelketa ugari, jantzak, gastronomia, antzerkia, beroari aurre egiteko ur zezena eta Aita Mariren aldeko bingo solidarioa izango dira, besteak beste, protagonistak.

Egun nagusia eta festazaleak batuko dituan gaua barikua izango da. Ardoa Barrura fanfarriak girotuko dau aurretik eta atzetik txupina eta buruhandi zein ur zezenaren urtekerea eta 20:00etan euskal jantzez gozatu ostean lehertuko da gau giroa. Arratians eta Rebel Noise taldeakaz kantau ostean, Nonbait erromeriagaz eta DJ Jonkasegaz egingo dabe jantzan festazaleek plazan. Gainera, Arratiako herrietara, Zornotzara, Galdakaora eta Usansolora joateko autobusa egongo da 02:30ean eta 05:00etan.

Bagilak 26, eguena

  • 14:30ean, herritarrentzako kopaua.
  • 18:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertuak.
  • 19:30ean, pintxo pote Herriko tabernan.

Bailak 27, barikua

  • 17:00etan, Futbito Txapelketako finalak frontoian.
  • 19:00etan, Ardoa Barrura fanfarria.
  • 19:30ean, pregoia eta txupinazoa.
    • Jarraian buruhandiak eta ur zezena.
  • 20:00etan, euskal jantzak.
  • 22:00etan, kontzertuak: Arratians, Rebel Noise eta Nonbait erromeria taldea.
    • Jarraian, DJ Jonkas.
  • 02:30ean eta 05:00etan, etxera bueltetako autobusa.

Bagilak 28, zapatua

  • 10:00etan, Paelletarako izen-emotea eta mahai banaketea.
  • 12:00etan, ur zezena.
  • 12:30ean, Txubelazo Txapelketea.
  • 14:00etan, paella eta tortillen aurkezpena.
  • 16:00etan, Txapel Jaurtiketa Txapelketea.
  • 17:00etan, Elektrotuna Orkresta.
  • 20:00etan, Play Back.
  • 22:00etan, karakokea.

Bagilak 29, domekea (San Pedro)

  • 10:00etan, txistularien diana.
  • 10:30ean, mezea.
  • 10:30etik 13:30era, jolasak eta puzgarriak frontoian danontzat.
  • 13:00etan, ur zezena
  • 13:30ean, kontzertua: Valdes (Kuba).
  • 17:30ean, Ipar zirko Trotamundo konpainiaren eskutik.
  • 18:30ean, Aita Mari Bingo solidarioa.
  • 19:30ean txokaleta eta jaien amaierea. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!