Arantzazuko Udalak kobidauta, maiatzaren 22an Amaia Mujika Goñi etnografoa Arantzazuko Kultur Gunean izango da, 19:00etatik aurrera, Arratiar janzkerea berbaldia jente-aurrean eskaintzen. Bertan, gure eskualdeko antxinako moden gainean egingo dau berba: erabilten ziran balorioak, ehunak, koloreak, patroiak... Laneko, eguneroko eta jai zein ekitaldietarako janzkerak izango ditu berbagai eta ez hori bakarrik, orrazkera eta bestelako estiloen gainean be arituko da-ta.
"Gaur egun, mundu globalizatu honetan, arratiar arrunta harro dabil bere tejano eta kamiseteagaz, estatubatuar estilokoak baina Asian eginak, egunerokotasunaren paisaian erabat integratuta egonda, eta badirudi dauala ez hainbeste ahaztu dogula jantzi, ehun eta koloreen paisaia hori diametralki desberdina zala, ia tokiko jatorrikoa, bai jantzigintzagatik, bai estiloagatik"
Janzkerea, kultur ondarearen barruan sartzean dau Mujikak: "Oinarrizko behar bat beteteaz gainera, estatus sozial baten barruan kokatzen gaitu, edo lanbide jakin batean barruan, edo jatorri bat ezarriko dau, edo ekitaldi berezi batean gaudela eta abar adierazoko dau". Berbaldiaren helburua, janzkerea tokiz toki desbardina zala gogoratu eta bertokoa barriro be deskubridutea da.