Kontzertua Arantzazuko Herriko Tabernan

Ager Barragan 2025ko api. 23a, 12:15

Bariku honetan, hilaren 25ean, Fear Crowd taldea egongo da Arantzazun zuzenekoa eskaintzen, gaueko 21:30ean.

Fear Crowd talde heavy-a 2001ean sortu eben Juaro Pérez (bateria), Gontzal Bilbao (bajua), Andoni Moreno (gitarrea), Argoitz Aranguren (gitarrea) eta Gotzon Iglesiasek (ahotsa) eta 2003an taldeak lehen kontzertua eskaini eban Bilboko Bilborock aretoan. Taldeak hainbat aldaketa jasan ondoren, Leire Garcia abeslariak hartu eban taldearen agintea eta geroztik hainbat lan grabau dabez. 

Oingoan, euren azken lana En Llamas diskoa aurkeztuko dabe Arantzazuko Herrikoan. Heavy doinuak gustuko daukiezanentzat zita ezin hobea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!