Arantzazuko Herriko Tabernan rock gaua ospatuko da oingo barikuan, martiak 28, 21:30etik aurrera. Izan be, Old Glasses taldea konbidau dau barriro be, besteak beste, Creedence Cleanwater Revival, Deep Purple, Dire Straits, Fito & Fitipaldis eta ACDC moduko taldeen kanta mitikoak joteko. Taldea pasau dan urrietan be egon zan bertan.
Old Glasses taldea oin dala hamar urte hasi zan batzean, Zallako Azkoaga bandako zenbait musikariren ekimenez. Felix Garcia (bateria), Ricardo Gonzalez (ahotsa eta gitarrea), Carlos Canovas (baxua) eta Aitor Lambarrik (gitarrea) osotu eben taldea. Baina urteakaz, atzen bien partez sartu ziran bandan Endikata eta Javier Lasa.