Izena lasterketa eguneko 12:00ak arte kronoak.com webgunean emon daiteke eta zazpi euro ordaindu behar dira.
Lasterketea Arantzazuko plazatik urtengo da arrastiko 16:00etan. Antolakuntzeak, partaideak mozorrotuta joatera animetan dauz eta mozorro onena sarituko da. Basoa jagotea be eskatzen dabe eta txakurrik ezin dala eroan gogorarazo. Sariak eta dutxetako aukerea egongo da eta lasterketea amaitutakoan parrilladea egongo da lasterkarientzat.
Gauean, 21:00etan hasita, Galazota eta Reder taldeek kontzertua emongo dabe Herriko Tabernan.