Bakarrizketa biak, Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinau ziran 2023an; Txizatoki bat eszenatokian lanaren egilea Telleria da, eta Lutxo Egiak idatzi eban Martinezek aktore lanak egiten dauzan Hamalau bakarrizketea.
Txizatoki bat eszenatokian
Oin dala ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat ipini eban erakusgai museo baten, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan ipini eban. "Nik gaur txizatoki bat ipiniko dot eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan ipini gura dot" dino Telleriak.
Holan emoten jako hasikerea monologoari. Atxakia bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko.
Hamalau
Eraikin bat uri baten. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen be, bezero horren suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dana baldintza egokietan dagoala ziurtatzera mugatu behar da.