Zemendiaren 29an, barikua, Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiako kideak Arantzazun izango diru Kuku. Ezkutuan dauden emakumeak antzezlana jentaurrean taularatzeko. Emonaldia Kultur Gunean izango da, 19:30ean eta sei urtetik gorako umeentzako zein familientzako da gomendagarria. Imanol Ituiñok idatzi eta Olatz Gorrotxategik zuzendutako antzezlan hau, Vivian Maier XX. mende erdialdeko argazkilari eta ume zaintziale estatubatuarraren obran dago oinarrituta.
Sinopsia
Bi antzezle dagoz eszenatokian. Antzerki bat egitera etorri dira, argi dabe hori, baina argazkiz eta negatiboz betetako kutxa bat agertuten da antzokian. Nork ekarri dau eta zertarako? Norenak dira argazki guzti horreek? Vivianenak al dira? Antzerki egin ahal izango dabe, edo argazki horreek harrapatuta geldituko dira eta euren istorioak publikoagaz alkarbanatu behar izango ditue?