Andranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Eguna, zemendiak 25, dala-ta hainbat ekintza antolatu dira honen inguruan. Berbaldiak, proiekzinoak, azokea, antzerkiak eta abar egingo dira aldez aurretik, gaian sakonduteko. Tartean, gaur Irune Costumero igorreztarrak bere kasua eta bizipenak alkarbanatuko ditu entzuleakaz Ume eta ama babesleen kontrako tortura instituzionala berbaldiagaz.
Saioa Arantzazuko Kultur Gunean egingo da gaur, hilak 18, 19:00etan. Bertan Irune Costumerok bera eta alaba banatuteko epaileak erabilitako Gurasoen Alienazio Sindromearen inguruan egingo dau berba. EAEko erakundeek adin txikikoen ebaluazinoan, “tratu txar psikiko” atalean, “guraso figurak gatazkan instrumentalizatzea”, hau da GASa, jasoten dauan dokumentua erabilten jarraituten dabela salatuko dau. Horrezaz gainera, seme-alaben zaintza partekatu judizializatuetan bizi izaten diran egoera matxistan mahai-gaineratuko ditu.