eleizea

Arantzazun egingo da Pobreen Egunaren zortzigarren edizinoa

Asier Abrisketa 2024ko aza. 14a, 10:31

Zapatuan, 18:00etatik aurrera izango da Pobreen Eguneko jaialdia Arantzazuko frontoian. Batutako dirua, Caritasen Egunon Etxera bideratuko da.

Oin dala zortzi urte hasi ziran Arratiako Caritas eta Arratiako eleizea pobreziaren kontrako eguna ospatuten. Igorren egin ziran lehen edizinoak baina gero, urtero bailarako herri batean egin da alkartasun jaialditxoa eta aurten, Arantzazun izango da. Zemendiaren 16an, zapatua, 18:00etatik aurrera izango dira ekintzak Arantzazuko frontoian.

"Jaunaren bihotza, pobreen egoitza" lelopean, musikea, antzerkia eta jantzaldiak ikusteko aukerea egongo da zapatuan. Horrezaz gainera, Eingo taldeak animauko dau arrasti osoa eta amaitukeran, txokolatea bizkotxoakaz eskainiko jakie hurreratu diranei. Halanda be, helburu nagusia Bilboko Caritasen Egunon Etxerako diru bilketea izango da.

Zaurgarritasun larrian dagoan edadeko personei zuzendutako eguneko zentroa da Egunon Etxea eta hau finantzietako egin da jaialditxoa. Zapatuan zozketea egingo da eta honetarako txartelak aldez aurretik ibili dira saltzean eta daborduko, 6.000 eurotik gora lortu dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!