Arratiako Udalen Mankomunitatearen hondakinen murrizte eta gaikako bilketeari bultzadea emoteko kanpainea dan Arratia Garbiak elikadura hondakinetan ipini dau oin fokua. Holan, elikagaiei ahal dan etekin guztia ateraten ikasteko, Showcooking: Aprobetxamenduko sukaldaritza tailerra antolatu dau zemendirako. Hau FOODIARIOko Patrizia Vitelli sukaldari eta ETB1eko Txoriene sukaldaritza saioko aurkezleak gidatuko dau.
Aprobetxamenduzko errezetak prestetan bakarrik ez, tailerrean erosketa eta sukaldaritza jasangarria egiten eta elikagaiak biltegiratzeko eta honeen xahutzea sahiesteko trukuak erakutsiko ditu Vitellik. Izan be, helburu nagusia elikagaiak alferrik ez galtzea da, holan bai hondakinak murriztu bai aurrezteko.
Showcooking tailerra Arantzazuko Kultur Gunean emongo da 75 eta 90 minutu bitarteko hiru saiotan. Zemendiaren 14, 22 eta 28an egingo dira saioak, 18:00etatik aurrera. Tailerrerako plazak hamabost personarentzako dagoz mugatuta. Izen-emotea zabalik dago 747 490 491 (Bego) zenbakian eta arratia21@arratia.eus helbide elektronikoan.