Arantzazun udako sanpedroak ez dira nahikoa eta udagoienean, San Fausto jaiak be ospatuten ditue. Urri bigarrenaren 13a, domekea, da aurten San Fausto eguna baina aurretik be, barikutik hasita egongo da giroa herrian. Izan be, bariku arrastitik domeka iluntzera arte, adin eta gustu guztientzako ekintzak antolatu dira.
Urtero legez, sanfaustoko jai egitarauaren barruan Arantzazuko Mugari Bira mendi ibilaldia egongo da, Jose Luis Atutxaren omenez. Martxa honetako ibilbidea, bederatzi kilometro inguruko ibilbide zirkularra izango da. Partaideak Arantzazuko plazatik abiatuko dira 09:00etan eta hiru bat orduren bueltan Arantzazuko plazan amaituko dabe bidea. Parte hartzeako ez da izenik emon behar, aitatutako egun eta orduan plazan agertutea nahikoa da.
Egitaraua
Urri bigarrenak 11, barikua
- 18:00etatik 20:00etara, MariScape Room nagusientzat Kulturgunean.
- 21:00etan, Papa Jon Band taldearen kontzertua Herriko Tabernako terrazan.
Urri bigarrenak 12, zapatua
- 09:00etan, Jose Luis Atutxa Mugari Bira.
- 14:30ean, baba jana herrikoia. Txartelak salgai hilaren 10era arte, Herriko Tabernan eta Montero tabernan. Nagusiek 10 euro; umeek 5 euro.
- 18:00etan, musika plazan.
- 18:00etatik 20:00etara, Mari Scape Room gazteentzat Kulturgunean.
- 22:00etan, karaokea Herriko Tabernan.
Urri bigarrenak 13, domekea
- 10:00etan, Arantzauko txistularien diana.
- 10:30ean, mezea.
- 11:00etatik 15:00etara, Gure 4. Azoka. Arratiako artisauak, ehun eta erropa barriak eta bigarren eskuko musika eta liburuak.
- 12:00etan, Walas magoa
- 13:00etan, Bilbao anaiak trikipoteoa.
- 17:00etan, ume eta gazteentzat pelikulea Kulturgunean.
- 19:00etan, txokolatea Kulturgunean.