Gure historian, erromerietan, ardaoa eta sagardaoa beti egon dira presente. Hori dala-ta, material etnografiko ugaria itxi dabe mahatsondoaren laborantza tradizionalak, eta edariak ekoizteak, garraiatzeak eta edateak. Juanjo Hidalgok horretaz egingo dau berba Arantzazutik ibili bitartean eta, sasoi bateko mahastizaintzagaz lotutako lekuren bat be bisitauko dabe. “Arratiako herri guztietan mahastiak eta sagardaoa egiteko dolarak egoten ziran, baina ez gaur egun ulertuten diran moduan. Juanjo Hidalgok azalduko dau hau eta oindino irauten dauan sasoi haretako landatze bat bisitauko dogu” azaldu deutsie begituri antolakuntzatik.