Domekan, antxinako erromerietan edaten zan edaria dastatzeko aukerea egongo da Arantzazun

Bea Azpiri 2024ko irailaren 27a

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, domekan, hilak 29, Felix Mugurutzak, Gorbeiako edurraren erabilera eta txakolin izotz edarigileen gaineko berbaldia egingo dau; ostean, garrafa bat egingo da, bertaratutakoek dastatu dagien hori edariori. Hitzordua 12:00etan da Arantzazuko plazan.

Sasoi bateko edurraren erabilera ekonomikoaren barri emongo dau Mugurutzak. “Edurra Gorbeiako edurtegien bitartez ekonomikoki ustiatzeko jarduerea, ogibide eta diru-iturri izan ziran mendigunearen inguruko bailara guztietan, XX. Mendearen hasikerara arte. Edurraren erabileretako bat guztiz ludikoa izan zan, garrafen bidez (garai bateko izozkigileak/txakolin izotz-edarigileak); izan be, XIX. mendeko Bizkaiko erromerietan ezin ziran faltau”. Edari hori dastatzeko aukerea izango dabe berbaldira hurreratzen diranak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!