bardintasuna

II. Berdintasun Plana diseinetako prozesua hasi da Arantzazun

Asier Abrisketa 2024ko ira. 23a, 10:29

Galdetegiaren ostean, eguaztenean saio parte-hartzailea egingo proposamenak batzeako, Kultur Gunean 18:30ean.

Arantzazuko Udala badago herriko II. Berdintasun Plana diseinau eta eregiteko prozesuan murgilduta. Hasteko, herritarren eretxi eta ekarpenak batzeako helburuagaz, galdetegi bat bialdu da etxe guztietara. Herritarrek hau bete eta udaletxeko postontzian itxi dabe. Emoitzen balorazinoa egin eta planaren diseinuari lehen zertzeladak emoteko, saio parte-hartzailea antolatu da. Hau eguaztenean, hilak 25, izango da Kultur Gunean 18:30ean.

Galdetegian, bardintasun plan bat zer dan eta honen eragin-esparruak definiduteaz gainera, andra eta gizonen arteko bardintasuna bultzatzeko bederatzi aukeren artean, Udalaren esku-hartzeak lehentasuna non izan behar dauan galdetu jakie arantzazuztarrei.

Ekarpen honeek kontuan hartua, plana hurrengo hilabeteotan diseinauko da, metodologia parte-hartzailea erabiliz. “Horretarako ezinbestekoa izango da udal langile, politikari eta herriko hainbat eragilegaz batera lan egitea. Izan be, topaketak, alkarrizketak eta galdetegiak egingo dira; eta, era berean, datuak eta estadistikak berrikusiko dira, andra eta gizonen arteko bardintasunaren arloan izan diran aurrerapenen eta hobeto beharreko gaien barri izateko” adierazo dabe Udaletik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!