geocaching

Geocaching jardunaldiak antolatu dira Arantzazun

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 18a, 10:08

IƱaki Anton arantzazuarra, Arratiako geocaching komunidadeko kide eta antolatzailea.

Bihar hasi eta domekara arte geocaching jokalari euskal herritarrak, valentziarrak, kataluniarrak, galiziarrak eta frantziarrak batuko dira ekintza ugaritan parte-hartzeako.

<<GEO MARI 2024, asteburu mitologikoa Arantzazun>> izenpean, garagarrilaren 19tik 21era, estadu mailako Geocaching jardunaldi garrantzitsuenetarikoak egingo dira Arantzazun. Iñaki Anton Arratiako geocaching komunidadeko kide eta antolatzaileak azaldu dauanez, Euskal Herriko jokalariez gainera, Valentzia, Katalunia, Galizia, Aragoi, Burgos eta Frantziakoak be egongo dira.

Geocaching, aisialdi, natura eta gastronomiaren inguruko ekintza, erakusketa eta tailerrak antolatu dira eta horrezaz gain, inguruko cache-ak topetako txapelketea be jokatuko da. Holan, hazten dabilen komunidadearen arteko harremanak garatuteko aukerea dira jardunaldiak. Astegoien osoan zehar Argazki Lehiaketea eta LetterBox Challenge-a be egongo dira martxan.

Egitaraua

Garagarrilak 19, barikua

  • 19:00-20:00, Akreditazinoen banaketea.
  • 20:00etan, Garagardao festa Herriko tabernan.
  • 22:00etan, gaueko jokoa.

Garagarrilak 20, zapatua

  • 09:00etan, armozua Montero tabernan
  • 10:00-14:00, akreditazinoen banaketea eta cache erakusketea.
  • 11:00etan, Wherigo Party.
  • 14:00etan, Bazkaria eta talde argazkia.
  • 16:00-20:00, Scape Room Kultur Gunean.
  • 17:00etan, GPS Garmin ikastaroa Kultur Gunean.
  • 20:30ean, Geocaching Zinema.
  • 22:00etan, afaria.
  • 23:00etan, Queimada galega.

Garagarrilak 21, astelehena

  • 09:00etan, ibilaldia naturatik.
  • 14:00etan, sari banaketea eta talde argazkia.

Geocaching, cache-en bila

Joko honetan adin desbardinetako jokalariek parte hartzean dabe, naturara urtetera eta interes turistikoa daukien lekuak ezetuten animetan dituana. Bizkaian, 1500 cache inguru dagoz nork topau zain. Arantzazun, Igorren eta Diman ostenduta dagozan ia 200 cache, ikastaroa emongo dauan Arantzazuko Iñaki Antonek ipinitakoak dira. Ikastaroan, oinarrizko arauak ikasi ostean, Arantzazutik ibiliko dira partaideak cache bila.

Cache-ak, erregistro liburu eta alkar trukatzeko objetuak dituen kutxak dira. Geocaching-a, telefonoa erabiliz, kutxa honeek bilatzean datza. Topautakoaren erregistroa, liburuan bertan eta aplikazinoan egiten da, topautakoen kopurua batuz.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!