Hilaren 27tik 30era ospatuko ditue San Pedro jaiak Arantzazun. Txupina, Arantzarte Dantza Taldeak botako dau barikuan 19:00etan, baina aurreko egunean hasiko dira jaiak kopaua, Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldiak eta pintxopoteagaz.
Bariku gauean izango dira Kilimak eta Moonshine Wagonen kontzertuak eta erromeria Trikizio taldeagaz. DJ Jonkas-ek ipiniko dau musikea ostean, ordu txikiak arte. Zapatuan, mota guztietako txapelketak egongo dira egunean zehar eta erromeria gauean. Eta domekan, Arantzarte Dantza taldearen ekitaldia azpimarratu behar da.
Egitaraua:
Bagilak 27, eguena
- 14:30ean, herritarrentzako kopaua.
- 18:30ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldiak.
- 19:30ean, pintxopotea Herriko Tabernan.
Bagilak 28, barikua
- 19:00etan, pregoia eta txupinazoa Arantzarte Dantza Taldearen eskutik.
- 19:15ean, buruhandiak.
- 19:30ean, plaza jantzak eta Larrain jantzea.
- 20:00etan, Ardoa Barrura fanfarria.
- 20:30ean, kontzertuak plazan: Kilimak, Moonshine Wagon, Trikizio erromeria eta DJ Jonkas.
Bagilak 29, zapatua
- 10:00etan, Paella eta Tortilla Lehiaketetarako izen-emotea eta mahaien banaketea.
- 11:00etan, 10 eta 17 urte arteko gazteen Ping-pong Txapelketea frontoian.
- 12:00etan, Orkresta Elektrotuna elektrotxarangea.
- 12:30ean, Igel Txapelketea.
- 13:00etan, mezea.
- 14:00etan, paella eta tortillen aurkezpena.
- 17:00etan, Txapel Jaurtiketa Txapelketea.
- 18:00etan, umeentzako ginkanea.
- 19:00etan, playbacka eta karaokea.
- 21:00etan, erromeria Joxpa-gaz.
Bagilak 30, domekea
- 10:30etik 13:30era, jolasak eta puzgarriak frontoian.
- 13:30ean, Bocabeats Komedia Show Herriko Tabernan.
- 16:30ean, Mus Txapelketea Montero tabernan eta Briska Txapelketea Herriko Tabernan.
- 18:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen ekitaldia.
- 19:00etan, bingoa eta txokolatea