Ikastaroa 19:00etatik 21:00etara izango da, 16 urtetik gorakoentzat. Bertan jokoaren oinarrizko kontzeptuak eta cachéak bilatzeko aplikazinoa erabilten erakutsiko ditu Iñaki Anton arantzazutarrak. Cachéak erregistro liburuak dira eta alkar trukatzeko objektuak.
Joko honetan adin desbardinetako jokalariek parte hartzean dabe, naturara urtetera eta interes turistikoa daukien lekuetatik. Bizkaian, 1.500 caché inguru dagoz ostenduta nork topauko zain; Arantzazun, Igorren eta Diman, 200 inguru. Ikastaroan, oinarrizko arauak ikasi ostean, Arantzazutik ibiliko dira partaideak caché bila.
Garagarrilean nazinoarteko jardunaldiak Arantzazun
Garagarrilaren 19, 20 eta 21ean Arantzazun Geocoaching jardunaldiak egingo dira. Bertan, Euskal Herriko jokalariez gainera, Valentzia, Katalunia, Galizia eta Frantziako jokalariek hartuko dabe parte.