Emagin alkartearen eta Idoia Eizmendiren eskutik, Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskolako hurrengo formakuntzea izango da Emakume mugimenduen erantzun tresnak ikastaroa. Hiru barikutan egingo dira saioan, hilaren 15etik 29ra, 18:00etatik 20:00etara Arantzazuko Kulturgunean. Izena, Arratiako Udalen Makomunitatean (webgunean, telefonoz edo bertan) edo udaletxeetan emon daiteke.
Mobimentu feministatik zelan erantzun patriarkaduari landuko da ikastaroan. “Erakunde eta gizarte mailan preminazko erantzun egokien alde, eta era bateratuan arraun egiteko tresnak ezetu bildu eta barriak sortzeako ariketea” da tailerra. “Proposamen honegaz, tokian toki, andra taldeok bizi doguzan egoera ohikoei erantzunak emotearen bila alkartuko gara” dinoe Jabekuntza eskolatik.