Oin dala aste batzuk zabaldu ebazan barriz ateak Arantzazuko Herriko Tabernan eta asteon, kontzertua antolatu da bertan. Barikuan, hilak 23, izango da Cover Band musika taldearen zuzeneko emonaldia, 22:00etan hasita.
Cover Band-ek, atzen hamarkadetako banda eta abeslarien bersinoakaz girotuko dau Herriko Tabernea. Besteak beste, El último de la fila, Antonio Flores, Sabina, Fito, Maná, Reincidentes, Los Suaves eta Extremoduroren kantak taularatuko ditue, abestu eta jantzan egiteko.