Barikuan zabalduko ditu ateak Arantzazuko Herriko Tabernak

Asier Abrisketa 2024ko urt. 24a, 16:15

Arrastian zehar pintxo eta ardao dastaketea egongo da doban eta gauez, Arratians taldearen kontzertua.

Arantzazuko Udalak topau dau Herriko Tabernea kudeatuteko jentea eta inaugurazinoa, datorren barikuan izango da, hilak 26. Arrastiz, 18:00etan hasi eta 21:00etara arte, doban egongo dira pintxoak eta ardao dastaketea be egingo da. Gauean barriz, 21:30etik aurrera, MG talde arratiarraren herederuek joko dabe kontzertua, Arratians taldeak hain zuzen be. Reggae estiloko musikeagaz alaituko dabe giroa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!