lana

Arantzazuko Herriko Taberna alokairuan hartzeako pleguak eskuragarri dagoz

Asier Abrisketa 2023ko aza. 28a, 11:29

Hileko 50 euroko errentea ordainduta, urtebeteko kontratu luzagarria lortzeako aukerea emongo da. Abendua amaitu arte aurkeztu daiteke dokumentazinoa udaletxean.

Arantzako Udalak lehiaketara atera dau Herriko Tabernako instalazinoen kudeaketea eta interesdunek, abendua amaitu arte aurkeztu ahalko dabe dokumentazinoa udaletxean. Holan, taberna, jantoki eta terrazea kudeatuteko aukerea izango da. Kontratua urtebetekoa izango da baina alde biak ados badagoz, hirura arte be luzatu ahal izango da esleipena.

Zehaztasun eta oinarri guztiak dagoz eskuragarri Arantzazuko Udalaren webgunean. Laburtuta, lehiaketea irabazteko balorauko diran puntuak honeek dira: lan esperientzia (%40), jardueren proiektua eta zerbitzuak (%50) eta euskerearen ezagutza eta erbilpena (%10). Irabazleak hileko 50 euroko errentea ordaindu beharko dau lokalagaitik. Baina hasikeran, 600 euroko bermea itxi beharko dau, kontratua sinatzen danetik hamar egunera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!