Itsasalde zein nekazal munduko andren bizimodua erakutsiko dau Gaittun alkarteak

Asier Abrisketa 2023ko aza. 15a, 10:22

Gaittun alkartearen erakusketea Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Barikuan, hilak 17, "Bizkaian badittun" lelopean egongo dira ikusgai argazki erakusketa bat eta dokumental bat Arantzazuko Kulturgunean.

Zemendiaren 25era begira, andren kontrako indarkeria ezabatzeko nazinoarteko eguna, hainbat jarduera kultural antolatu dira Arratian eta lehena izango da Bizkaian badittun!, itsasalde zein nekazal munduko andren bizimoduak erakusteko. Barikuan, hilak 17, Arantzazuko Kulturgunean egongo dira ikusgai argazki erakusketa bat, 16:30etik aurrera, eta Itsasoan gaittun dokumentala, 18:30ean. Helburua, "errealidadea zein izan dan eta apur bat, mito matriarkal horrees haustea" dala dino Amagoia Villanueva, AUMko Bardintasun Teknikariak.

Argazki erakusketan, batik-bat andra baserritarrak dira protagonistak eta argazki desbardinetan, euren bizimodua eta egin beharreko lanak erakusten dira. Gemma Arrugaetaren zuzendaritzapeko Itsasoan gaittun dokumentalean ostera, kostako herrietako andrak dira protagonistak. Hamazortzi andrek euren lanaren bizipenak eta balorazinoak kontetan ditue. Gizonak nagusi diran munduan biziteak sortu dituan eraginak be izango dira berbagai. Gero, Gaittun alkarteko Iratxe Martinez egongo da, bertaratu diranakaz barriketan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!