Zemendiaren 11n, zapatua, egingo da aurtengo sanmartinetako bertso bazkaria Arantzazun, hamaikagarren urtez. Oingoan, konbidautako bertsolariak bi dira, Andoni Egaña zarauztarra eta lau aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazlea batetik, eta bestetik, Arkaitz Estiballes galdakarra, oin Zeanurikoa, birritan izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea.
Zapatuan, bertso bazkaria 14:30ean izango da Arantzazuko Kultur Gunean. Sarrerak, daborduko badagoz salgai herriko taberna bietan, Herrikoan eta Monteron, hogei euroren truke.