Sanfaustoetarako hiru eguneko egitaraua prestatu dabe Arantzazun: barikutik domekara. Bariku gauean, Black Floyd taldeak, blues, soul eta beste soinu asko eskainiko deutsez Herriko Tabernara hurreratzen diranei eta hurrengo egun bietan, musikea, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak, merkadua, ibilaldia... eta ondo pasetako beste aukera asko egongo dira Arantzazun.
Urri bigarrenak 13, barikua
- 21:30ean, Black Floyd taldearen kontzertua Herriko Tabernako terrazan.
Urri bigarrenak 14, zapatua
- 09:00etan, Jose Luis Atutxaren omenez Arantzazuko Mugari Bira.
- 14:30ean, baba-jan herrikoia. Txartelak salgai herriko tabernetan.
- 17:00etan, Bilbao Anaiak trikitilariak.
- 20:00etan, Karaoke Fest Herriko Tabernan.
Urri bigarrenak 15, domekea
- 10:00etatik 14:00etara, Gure 3. Azoka: Arratiako artisauak, erropa sortzaileak eta 2. eskuko liburuak eta musikea.
- 12:00etan, Imanol Ituiño magoa.
- 13:30ean, Bertso Algara. Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak Herriko Tabernako terrazan.