Arantzazuko Udalak ebatzi dauanez, datorren urteko egutegia herritarrek herrian ateratako hamabi argazkigaz beteko dabe. Holan, argazki lehiaketea ipini da martxan hamabi argazkiak aukeratuteko. Arantzazuko bazterrak dira erretratau behar diranak eta bakotxaren proposamena botateko atzen eguna, hilaren 27a da, idazkaritza.arantzaz@bizkaia.org helbidera.
Zemendiaren 6tik 10era, argazkiok liburutegian egongo dira jenteak bozkatu ahal izateko eta lehenengo hirurak saria izango dabe. Argazkiak, 300 p.p.ko bereizmendun jpg formatuan aurkeztu behar dira eta parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa be adierazo behar dira mezuan.