jaiak

Eguenean hasiko dira Arantzazuko sanpedroak

Bea Azpiri 2023ko eka. 28a, 10:35

Kontralde taldearen kontzertu bat // mondraberri.eus

Domekara arte, lau egunez ospatuko ditue jaiak. San Pedro Eguna lehenengo eta barikutik aurrera, txupina botateagaz hasiko da jai giro geldiezina.

Txupina barikuan botako daben arren, eguenean, hilak 19, San Pedro egunean hasiko dira Arantzazuko jaiak. Egun horretan, kopau herrikoia, Arratiako Musika Eskolako kontzertuak eta pintxo-potea Herriko Tabernan egongo dira. Hurrengo egunean, txupina, buruhandiak, plaza jantzak eta kalejirea egongo dira eta gaubean, kontzertuak eta dj-a. Berandu baino lehen, Kontralde eta Aizu izango dira joko daben taldeak. Egun bi gehiago luzatuko da jaia eta txapelketak pelota partiduak eta pailazoak ez dira faltauko beste gauza askoren artean.

Bagilak 29, eguena, San Pedro Eguna
  • 13:00etan, mezea.
  • 14:30ean, herri kopaua.
  • 18:00etan, Arratiako Musika Eskolearen kontzertua plazan.
  • 19:30ean, pintxo-potea Herriko tabernan.
Bagilak 30, barikua
  • 19:00etan, pregoia eta txupina.
  • 19:15ean, buruhandiak.
  • 19:30ean, plaza jantzak eta Larrain jantza.
  • 20:00etan, Eingo taldeagaz kalejirea eta pintxo-potea Montero tabernan.
  • 22:30ean, rock kontzertuak: Berandu baino lehen, Kontralde eta Aizu! (Kortaturen tributoa).
  • 02:30ean, dj Pendraif eta Uesebe.
Garagarrilak 1, zapatua
  • 10:00etan, paelletarako mahaien banaketea.
  • 11:00etan, Futbolin Txapelketea Herriko tabernan.
  • 13:00etan, Txubelazo Txapelketea.
  • 14:00etan, paellak eta tortillak aurkeztu.
  • 17:00etan, txapel jaurtiketea.
  • 18:00etan, umeentzako ginkanea.
  • 19:00etan, Playback Txapelketea.
  • 20:30ean, erromeria Sukar taldeagaz.
Garagarrilak 2, domekea
  • 11:30ean, eskupelota jaialdia:
    • Herriko umeen arteko partiduak
    • Profesionalak: Amaia Aldai eta Ainara Mendizabal / Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminde.
  • 13:30ean, InBiGu Gypsy Jazz taldea Herriko tabernako terrazan.
  • 16:30ean, Mus Txapelketea Montero tabernan eta Briska Txapelketea Herriko tabernan.
  • 16:30ean, puzgarriak eta kars-ak frontoian.
  • 19:30ean, Antxo eta Pantxa pailazoak, Konektatu gurekin ikuskizuna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!