Norbere gorputza eta bertsolaritzea zeharkatzen dituen 10 eszena landuten dauz iluskizunak, dualismoetan hausturak proposatuteko. “Zer da burua gorputz barik? Bizitza heriotza barik? Zer da natura kultura barik? eta andrea gizonik ez bada? Guztiak bi, bata bestearen muga eta definizino. Baina inoz ez bardinetik bardinera. Erre daikeguz kategoriak batak bestea erre beharrean?” itaunetatik abiatuten da aldarria.
Haizea Arana, Oihana Arana, Leire Vargas eta Aner Peritz dira ikuskizun honetako bertsolari, jantzari eta aktoreak.