gertaerak

Barriro erre dabe erasoen kontrako karteletako bat

Asier Abrisketa 2023ko mai. 25a, 16:50

Oingoan Arantzazun erre dabe erasoen kontrako kartela, bai eta UEMAkoa. Honegaz, hirugarrenez erasotu ditue eraso matxista, arrazista eta LGTBIfobikoen kontrako aldarriak.

Igorren atzenaldian birritan gertatu dan moduan, Arantzazu sarrerako <<Arantzazuk ez dau eraso matxista, arrazizta eta LGTBIfobikorik onartzen>> eta beraz, azpian egoan UEMAko kartela be, erreta agertu da gaur. Igorreko kartelakaz egin zan modura, gurpil bateri su emonda erasotu dabez aldarriok.

Arratiako Mugimendu Feminista: "Matxistak ez doguz gure herrietan gura. Hemendik hasten da, gero zer?"

Igorreko kasuan, abenduan saiatu ziran lehen kartela erretan baina ez eben guztiz lortu. Protestara be urten ziran mobimendu feministea eta Igorreko Udala. Bigarrenean ostera, urtailean, gurpil bat makil bategaz kartel bien artean sartuta lortu eben aldarria guztiz erretea.

Igorreko lehen erasoan egindako alkarretaratzea:

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!