musikea

Mercado Negro taldeak kontzertua eskainiko dau Arantzazun

Asier Abrisketa 2023ko mai. 16a, 11:55

Bariku gauean izango da Zorrotzako blues-rock taldearen zuzenekoa Arantzazuko Herrikoan, 21:30ean.

Arantzazuko Jai Batzordeak eta Herrikoak antolatuta, Zorrotzan 1992. urtean jaio zan Mercado Negro taldeak kontzertua emongo dau maiatzaren 19an, 21:30ean, Herriko tabernan. Hogeta hamar urteko talde honek blues-rock estiloa landuten dau batez be eta album luze bi grabau ditue: Versos Azules (2011) eta Lo salvaje de aqui (2018). Taldea Salvados Lombera Erauzkin abeslariak, Jose Luis Rey eta Francisco Javier Garcia gitarra-joleek, Fernando Solla baxu-joleak eta Aritza Castro bateria-joleak osotuten dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!