tailerra

Osasun neurologikoa eta txertoen gaineko tailerra emongo dau Xavier Uriarte medikuak

Bea Azpiri 2023ko api. 5a, 16:55

Aprilaren 15ean, zapatuan, izango da berbaldi-tailerra, 10:00etatik 14:00etara, Arantzazuko Kultur Gunean. AskeBizi Arratien taldeak antolatutako berbaldi-tailer honetan, osasun neurologiko eta mentala ikuspegi ekologikotik, gaixotasun neurologikoak eta txertoak zer diran eta euren konposizino eta dakarrezan konplikazinoak landuko dira. Xavier Uriarte errehabilitazino, osasun publiko eta medikuntza naturistan mediku espezialistak gidatuko dau saioa.

Tailerrak 20 euroko prezioa dauka eta izena askebiziarratien@gmail.com helbide elektronikoan emon behar da aldez aurretik. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!