Ikuskizun honetan, andrazkoek jasan beharreko presino eta aginduen aurrean haserrea eta amorrua adierazoko dau bakarrizketalariak, umorearen bitartez. Barre eragitea da, bakarrizketa feminista honen helburu nagusia.
Bakarrizketen bideari Ane Labakagaz batera ekin eutsan Egizabalek, Erradikalak gara eta Erradikalak ginen lanakaz. 2021eko Feministaldirako, hau da, Donostiako Kultura Feministako jailadirako, beste bakarrizketa bat sortu eban; laburragoa zan, baina han egoan Magma Miaren hazia. Oingo formatu luzeagoagaz, bakarrizketeak arrakasta handia euki dau. Honen adierazgarri da, aurtengo martian 17 herritik zeharreko bira daukala Egizabalek ikuskizun honegaz. Arantzazukoa hil honetako atzenaurreko saioa izango da.