musikea

Hertzainak-en kantuen bersinoak egiten dituan Txalainak taldeak Arantzazuko Herriko Tabernan joko dau barikuan

Bea Azpiri 2023ko mar. 23a, 11:50

Arantzazuko Kultur Batzordeak antolatuta, bihar, hilak 24, 21:00etan, Euskal Rock Erradikaleko Hertzainak talde mitikoaren kantuen bersinoak egiten dituan Txalainak taldeak, Arantzazuko Herriko tabernan joko dau. 

Txalainak-ek, 1980 hamarkadako punk giroa ekarriko dau Arantzazura, hainbat belaunaldik kantau eta jantzan egindako abestiak joz; Pakean utzi arte, E! txo! eta Egunero, esate baterako.

Arantzuko Kultur Batzordeak hilero antolatuten dau kontzertua herriko tabernan. Estilo desbardinetako kantu ezagunen bersinoak egiten dituen taldeak ekarri dauz oin arte: heavy, blues, eta oingoan, Euskal Rock Erradikala, esate baterako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!