Zezeilaren 24an, barikua, Kantauri Beat boskote bilbotarra Arantzazuko Herriko Tabernan izango da zuzeneko kontzertuagaz gaua girotuten. Soul eta funk "jolasgarria" egiten dabe Kantauri Beateko kideek; erritmo biziko oinarria, saxoagaz eta hammond organuagaz. Priscilla Band eta Kantauri Studios-en sortzaileak be badira Kantauri Beatekoak.