Kontzertua

Black Floyd taldeak kontzertua eskainiko dau Arantzazun

Asier Abrisketa 2023ko urt. 20a, 10:46

Funk, blues eta reggae bersinoak joko dabez Herriko Tabernan gaur, 21:00etatik aurrera.

Black Floyd taldea beste banda batzuetatik datozan musikariakaz dago osotuta eta bersinoak taularatuten dabez 2018tik. Partaideen artean, Jon Andoni Perez arteaztarra dago bateria joten eta besteak, Ives Laurent frantziarra (gitarrea eta ahotsa), Fernando Solla barakaldarra (bajua) eta Jose Luis Rey (gitarrea) dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!