Bihar, abenduak 2, Indarkeria Matxistearen Kontrako Nazinoarteko Egunaren programazinoagaz segiduko dabe Arantzazun berbaldi bategaz. Kultur Gunean, 19:00etan egingo dau Saioa Hernandez sexologoak Amodiorako eta desamodiorako elkarrizketak berbaldia. Ikuspegi feminista batetik, zelan aurre egin amodioari eta desamodioari kontauko dau Hernandezek. Izan be, amodio erromantikoak min handia eta kalte ugari eragin leike andrazkoen bizitzetan.