Arantzazuko Bildu Kultur Batzordeak, zemendiaren 11rako antolatutako sanmartinetako X. bertso-afarirako txartelak, Arantzazuko Herriko Tabernan eta Montero tabernan erosi daitekez hilaren 10era arte, 20 euroko prezioan. Igor Elortza eta Unai Iturriaga izango dira bertso-afariko bertsolariak.
Igor Elortza bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan be jarduten da. Unai Iturriaga bertsolaria, idazlea eta abeslaria da. Bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun eta Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista.
Arantzazuko Sanmartinetako IX. bertso-afaria 2019an egin zan.