argazkilaritzea

Martxan dago Arantzazuko Argazki Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko urr. 18a, 12:35
argazkia: Gorbeialde.

Irabazten daben argazkiakaz datorren urteko egutegia egingo dau Udalak lehenengoz.

Arantzazuko Udalak herriko lehenengo argazki lehiaketea antolatu dau aurten, 2023 urteko egutegia beteteko helburuagaz. Argazkiotan Arantzazuko bazter eta paisajeak agertu beharko dira eta bakotxaren proposamenak abenduaren 2a baino arinago bialdu behar dira idazkaritza.arantzazu@bizkaia.org helbidera.

Egutegiaren formatua ez da oindino ebatzi eta argazki bakarrak irabazten badau, horregaz egingo da egutegi osoa. Argazki nahikoa egon ezkero barriz, honeek be erabiliko dira hilez-hile bat agertuteko. Edozein kasutan, irabazleentzako sariak egongo dirala aurrreratu dau Udalak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!