JAIAK

Oingo zapatu-domekan jaiak ospatuko ditue Arantzazun

Erredakzinoa 2022ko urr. 13a, 10:43

Oingo zapatu-domekan, Arantzazun sanfaustoak ospatuko ditue, herriko mugetatik zeharreko ibilaldiagaz eta herri bazkariagaz, besteak beste. Kantuan eta jantzan egiteko aukerea be ez da faltauko.

Zapatuan, 09:00etan, plazan hasiko da Arginatx Mendi Elkarteak antolatutako herriko mugetatik zeharreko ibilaldia. Partaideek hamaiketakoa izango dabe Industrialdean. Bazkalorduan, 14:30ean, babak jango ditue Arantzazukoek bazkari herrikoian eta bazkalostean, 17:00etan, kantuan eta jantzan egiteko aukerea izango dabe Inguma taldeagaz. Egunari amaierea emoteko, Olatz Txurruka egongo da dj lanak egiten Herriko Tabernako terrazan.

Domekan, merkadua egongo da plazan 10:00etatik14:00etara. Arratiako artisauak, erropa barriak eta bigarren eskuko musikea eta liburuak egongo dira salgai bertan. Eguerdiko 12:00etan, ipuin kontaketea egongo da umeentzat, udaletxeko goiko lokalean. Rakel Imaz izango da ipuin kontalaria eta Munstroak, printzesak eta sorginaren bat kontaketea. Publiko helduagoarentzat bakarrizketea egongo da 14:00etan, Herriko Tabernan. Txikik egingo dau eta 40 urte eta aldapan behera niek da bakarrizketearen izena.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!