mendia

Itzinatik ibiliko dira zapatuan Arantzazuko mendizaleak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 24a, 10:08
argazkia: basquemountains.eus

Arginatx Mendi Taldeak antolatutako ibilbide bietan egongo da Atxulaurreko begia, Supelegor koba eta inguruko eraketa geologikoak ikusteko aukerea.

Abuztuaren 27rako, Arginatx Mendi Taldeak Gorbeia azpiko Itzinako Biotopo Babestura egingo dau urtekerea. Pagomakurretik hasita, ibilbide luze eta labur bana prestatu dabez. 9 kilometro eta erdiko ibilbide luzea Atxulaurreko begitik, Supelegor kobatik, Itxulegorretik eta Axpeko arkutik pasauko da, Pagomakurrerako bidea Arrabatik egiteko. Ibilbide laburra egiten dabenek barriz, Atxulaur eta Supelegor ikusi ostean egingo dabe bueltea.

Pagomakurrera kotxeetan igongo dira parte hartzaileak baina bidea batera egiteko, 08:00retan dagoz geratuta Arantzazuko plazan. Holan, bidearen lehenengo zatia batera egingo dabe ibilbide luzea zein laburra egingo dabenek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!