MENDIA

Arginatx Mendi Elkarteak bazkaria izango dau zapatuan

Ixone Arana 2022ko abu. 18a, 10:38

Abuztuaren 20an Arginatx Mendi Elkarteak bazkaria izango dau Arantzazun.

Arginatx Mendi Elkarteak zapatuan egingo dau urtero lez abuztuko bazkaria. Taldeko bazkide guztiak batuteko asmoagaz egin ohi dan bazkaria Arantzazuko plazan izango da eta bazkide guztientzako debaldekoa da.

Marmitakoa egongo da bazkaltzeko eta ostean musikea girotuteko. Hilaren 15erarte Montero tabernan eta Herrikoan apuntatzeko aukerea egon da eta 60 bat persona batuko dira zapatu honetan Arantzazuko plazan.

Abuztuaren 27rako ostera urtekerea antolatu dau taldeak, Itzinako mendiak bisitauko dabez.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!