urtekerea

Zumaiako flysch-a bisitauko dabe Arginatx Mendi Taldekoek

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 15a, 09:17
argazkia: unsplash.com

Deba eta Zumaia arteko 50 milioi urteko historia gordetzen daben egitura geologikoak ezetuko dabez. Bero lar egin ezkero, Zumaian bertan ibilaldi laburra egin eta hondartzan pasauko dabe eguna.

Atzen ordukoa: Beroa dala-ta, bertan-behera gelditu da urtekerea.

Zapatuan, hilak 16, Arantzazuko Arginatx Mendi Taldeak urtekerea antolatu dau. Oingoan, mendiak itxi eta kostaldera joango dira, Deba eta Zumaia (Gipuzkoa) arteko flysch-ak ikustera. Arantzazun 7:45ean geratu eta Lemoako geltokian hartuko dabe trena Debaraino. Bertatik, kosta-lerrotik doan GR bidea egingo dabe Zumaiara heldu arte. Bazkaria barriz, Kupela erretegian egingo dabe, 25 euroko menua.

Tenperatura altuak iragarrita dagozala-ta, Zumaiara joango dira jarraian eguna hondartzan pasetako. Halanda be, eguna aprobetxau eta ibilbide labur bat egingo dabe flysch-a hurbiletik ikusteko. Antolatzaileek BEGITUri azaldu deutsienez, tenperaturen alertea dala-ta, posible da urtekerea bertan-behera gelditzea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!