jaiak

Barikuan botako dabe jaietako txupina Arantzazun

Asier Abrisketa 2022ko ekainaren 29a

Txupin aurretik, San Pedro eguna ospatuteko mezea, herri kopaua eta Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldiak egongo dira gaur.

Astegoienean ospatuko dira Arantzazun aurtengo sanpedroak. Hasteko, gaur bertan, 13:00etan mezea, 14:30ean herri kopaua eta 17:00etatik aurrera Musika Eskolako ikasleen emonaldia egongo dira. Baina jaien egitarau ofiziala barikuan hasiko da, garagarrilaren 1ean hain zuzen be. Hiru egunez ospatu ditue herriko jaiak, ekintza aukera ugarigaz: jantzak, kontzertuak, elektrotxarangea, erromeria, lehiaketa gastronomikoak, jokoak, kirola eta umeentzako jolasak besteak beste.

Egitaraua

Garagarrilak 1, barikua
  • 19:00, txupina
  • 19:30, Larrain eta plaza jantzak
  • 22:00, kontzertuak: Belarrasa eta Kristonak
  • Ostean, Sakatu elektrotxarangea
Gargarrilak 2, zapatua
  • 10:00, Paella eta Tortilla Lehiaketarako mahaien banaketea
  • 12:00, Txubelaso eta Futbolin Txapelketak Herriko tabernan
  • 14:00, paella eta tortillen aurkezpena
  • 17:30, Txinga Txapelketea
  • 18:00, Mus (Montero) eta Briska (Herriko) Txapelketak
  • 19:00, playback-a
  • 21:30, Basajaun taldeagaz erromeria eta pijama gaua
Garagarrilak 3, domekea
  • 11:30, umeen eskupelota partiduak
  • 13:00, nagusien eskupelota partiduak
  • 16:30, bits jaia
  • 17:30, Txomin eta Txistuman deskontzertuan ikuskizuna
  • 18:30, bingo solidarioa
  • 19:15, txokolatea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!