Berbaldia

Prostituzinoa lantzen jarraituko dabe barikuan Arantzazun

Asier Abrisketa 2022ko eka. 16a, 11:39

argazkia: wikipedia- Makeip

Oingoan prostituzinotik urtendako abolizionista batena izango da berbea, Amelia Tiganusena, 19:00etan Kulturgunean.

Aprilean Carolina Clemente sexu-langile eta Putas en Lucha kolektiboko kideak prostituzinoa erregularitzaren aldeko berbaldia emon eban. Oin, feminismoak atzen urteetan izandako eztabaida garrantzitsuenetakoa lantzean jarraituko dabe Arantzazun: erregularizazinoa ala abolizinoa.

Holan, abolizinoaren aldeko sexu-langile ohia dan Amelia Tiganus konbidau dabe oin. Las conexiones entre violencia sexual, pornografia y prostitución: propuestas éticas para vivir una sexualidad saludable berbaldia emongo dau - Biolentzia sexual, pornografia eta prostituzinoaren arteko loturak: sexualidade osasusuntsua biziteko proposamen etikoak-.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!