udalekuak

Zabalik dago Arantzazuko herri udaleku eta itxietarako izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2022ko eka. 6a, 12:48

Bagilaren 17ra arte egin daiteke garagarrilaren 4tik 15era udalekuetan parte hartu edo 4tik 8ra Goizuetara joateko matrikulea.

Maiatzaren 30ean zabaldu zan Zaztaparrak Asti Taldeak Arantzazun antolatutako udaleku bietan izena emoteko epea, kasu bietan, hilaren 17a izango da atzen eguna. Izena emon eta ordaintzeko, udaletxera joan behar da. Matrikulazino epearen ostean, udaleku bietarako batzar informatiboa egongo da bagilaren 22 arrastian, kultur gunean.

Udaleku itxietan, Goizuetara joango dira aurten 2005 eta 2012 urte bitartean jaiotakoak, garagarrilaren 4tik 8ra. Erroldatutako gaztetxoentzako prezioa 60 eurokoa da eta 80 eurokoa erroldatu bakoentzako.

Herri udalekuak barriz, aste bitan luzatuko dira, garagarrilaren 4tik 8ra eta 11tik 15era. Aste bakotxean 25 euro ordaindu beharko dabez Arantzazuko umeek, eta 40 euro erroldatu bakoek. Udaleku honeetan, 2010 eta 2018 urte arteetan jaiotakoek emon ahalgo dabe izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!