ostalaritzea

Eguenean zabalduko da barriro Arantzazuko Herriko Tabernea

Asier Abrisketa 2022ko mai. 31a, 16:41

Hilaren 2an, 18:30ean izango da inaugurazino jaia musika, edari eta pintxoakaz.

Aurreko arduradunagaz beharrean egon zan Karinak, Alexanderregaz batera zabalduko dau Arantzazuko Herriko Tabernea. Lekua eta bezeroak ezetuten dabez eta herritarrak be pozik agertu dira inaugurazinoagaz, taberneak bizitasuna emoten deutsolako herriguneari. Eguen arrastian ospatuko da inaugurazino jaia eta sare sozialetan musikea, edaria eta jana prometidu dabe.

Kartea be barriztu dabe eta barikutik aurrera hasiko dira afari eta bazkariak emoten. Astegoinetan mus txapelketak be jokatuko dira tabernan eta udagoienetik aurrera, ekintza kulturalak antolatuko dira Udalagaz batera, kontzertuak tartea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!