Berbaldia

Prostituzinoaren gaineko berbaldia antolatu da Arantzazun

Asier Abrisketa 2022ko api. 22a, 12:15
argazkia: unsplash.com

Putas en Lucha alkarteko Carolina Clementek egingo dau berba aprilaren 27an, Arantzazuko Kulturgunean.

Arantzazuko Udalak eta Noka talde feministeak antolatu dau Trabajo sexual bajo el punitivismo o el reconociemiento? Clandestinas o con derechos? - Lan sexuala zigorpean ala onarpenean? Klandestinak ala eskubidedunak?- berbaldia. Aprilaren 27an izango da, 19:00etan prostituzinoaren gaineko lanketea, Arantzazuko Kulturgunean.

Saioa, Carolina Clementek gidatuko dau, sexu langilea eta Putas en Lucha kolektiboko kidea. Clementek, prostituzinoaren erregularizazinoaren aldeko aktibistak, mahai gainean ipiniko dau feminismoa atzen urteotan gehien banatu dauan eztabaidetako bat: abolizioa edo erregularizazioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!