Arantzazuko Udalak lizitazinora atera dau Herriko Taberna

Iñigo Irua 2022ko mar. 24a, 18:00

Gaurtik hasita, martiak 24, hogei eguneko epea zabaldu dabe lokala kudeatzeko lehiaketara aurkezteko.

Arantzazuko Udalbatzak, 2022ko martiaren 15eko Ohiko Osoko Bilkuran, hurrengo ebatzia hartu eban: Arantzazuko Herriko Tabernako instalazinoen ustiaketarako kontratu administratibo berezia, kontratazinora atera eta Baldintza Pliegu Ekonomiko-Administratiboak onartzea.

Lokalaren aurrean, jaubetza publikoan gehienez 50 metro karratuko terrazea ipinteko eskubidea eukiko dau. Arduralaritza erako alokairua urtebetekoa izango da, epe hau beste hiru urtetan luzatu ahal izango da, alde bietariko batek, lehen urte hori amaitu baino hile bi arinago kontratua amaitzeko bere borondatea azaltzen ez badau. Hartzaileak ordaindu behar dauan errentea, 50 eurokoa izango da eta urtero gaurkotuko da. Informazino guztia Udalera hurbilduta eskatu leikie interesdunek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!