Mendia

Serantesera urtekerea antolatu dau Arginatx Mendi Taldeak

Asier Abrisketa 2022ko ots. 10a, 16:19
argazkiak: turismovasco.com

Zapatuan, hilak 12, joango dira Ezkerraldeako tontorrera, 08:30ean urtengo dira Arantzazuko plazatik.

Aurtengo bigarren mendi urtekerea 451 metroko Serantes mendira egingo dabe Arginatxeko mendizaleek. Santurtzi eta Zierbenako mugan kokatuta dagoan tontor konikoak Ezkerraldearen eta Eskumaldearen bista argia eskaintzen dau, Bilboko portuaren alboan dago eta.

Itsasadarraren bista ona dala eta, interes militarreko mendia da Serantes eta gotorleku militarrak ikusteko aukerea emoten dau, ondo jagonda ez badagoz be. XVIII. mendekoa da bertan eregitako lehen gotorlekua, Espainiako Ondorengotza Gerrearen garaikoa. Baina gaur egun, 1868koa da dorre zaharrena, Hirugarren Gerra Karlistakoa. Azkenengoz, Gerra Zibilean erabili ziran gortorlekuok.

Hiru dira gaur bertan jarraitzen daben eraikin militarrak. Tontorrean 1868ko torrea, beherago 1880 urteko fortea eta 245 metroko altueran, Kubako Gerraren garaian eregitako 'El Mazo' bolbora biltegia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!