mendia

Kolitzara urtekerea antolatu dau Arginatx Mendi Elkarteak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 18a, 12:11

Zapatuan, urtailak 22, joango dira Enkarterriko deiadar mendira, Arantzazuko plazatik 08:30ean urteteko deia luzatu dabe.

Urteko lehenengo urtekerea zapatu honetan egingo dabe Arginatx mendi alkartekoak Ordunteko mendilerroko 879 metroko tontorrera. Kolitza Balmasedan dago, Enkarterrin, eta inguruko tontor altuena ez bada be, garrantzi historiko handiko mendia da.

Izan be, Bizkaiko bost deiadar mendietako bat da Kolitza, inguru guztia dalako ikusgai, 360 graduak. Tradizinoz, bertatik egiten zan Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia, Oiz, Gorbeia, Sollube eta Ganekogortan lez. Tontor honetan San Roke ermita erromanikoa dago, XIII. mendekoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!